Goizaldean izan da gertakaria. Lekukoen arabera, 02:30ak inguruan jaso zuen abisua Kutxabankeko sukurtsal horretako arduradunak eta 03:00etarako iritsi zenean dagoeneko sua itzalita zegoen, suhiltzaileen eskutik. Ertzaintza ere bertan zegoen.
Segurtasun Sailak jakinarazitakoaren arabera, Kutxabankek 02:55ean pasa zuen abisua, esanez segurtasun kameren bitartez sua ikusi zutela. "Zorionez goiko pisuraino ez da iritsi, eta ezta barrura ere, segituan emendatu zutelako sua", adierazi dute.
Lau langile ditu Kutxabanken sukurtsal horrek. Gaur normal zabaldu ditu ateak, nahiz eta goizean garbiketa lanak egiten ibili diren.