Arrasateko Arizmendi ikastolako umezaintzako 4 urteko geletako haurrak bisita egin zioten Zubillagan dauden suhiltzaileei. Suhiltzaileekin egon ostean, Oñatiko igerilekua ere bisitatu zuten. Ikastolako ordezkariek adierazi digutenez, "egun zoragarria" bizi izan zuten: "Hemendik muxu handi bat eta eskerrak eman nahi dizkiegu gure bihotzetako sua piztu eta kanpoko suteak itzaltzen dituztenei!". Suhiltzaileekin egon ostean ziur haur batek baino gehiagok honakoa esango ziela gurasoei: "Aita, ama, handitan suhiltzailea izan gura dut".
ALBISTEAK MUGIKORREAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.