Arratsaldeko zazpiak inguru giza kate bat sortu dute Seber Altuben egueneko greba eguna gogora ekartzeko. Antolatzaileek, zentzu horretan, zenbait pankarta banatu dituzte parte-hartzaileen artean hauek herriko kaleetan itsasteko. Antolatzaileen esanetan "krisiarekin zerikusia" duten zenbait bankuren aurretik pasa da giza-katea, eta ospitale aurrean bukatu dute, azaldu dutenez, osasun arloan egin diren murrizketak salatzeko.