Sanjuanetako kartel lehiaketarako azken eguna, ekainaren 3a

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko mai. 27a, 13:35

Udaleko Kultura Sailak aurkeztu du San Juan jaietarako kartel lehiaketa. Edonork har dezake parte eta lanak aurkeztuko azken eguna ekainaren 3a izango da. BAZen entregatu behar dira lanak, 19:00ak baino lehen. Lehiaketako oinarriak albiste barruan.

Teknika librea den arren, kartelaren formatua bertikala izan beharko da derrigorrez. Gainera, 2013 San Juan Jaiak Arrasate testuaz aparte, Sanjuanetarako propio egin den esaldi lehiaketako esaldi irabazlea izan jaso beharko du kartelak: Jaixetan egiSu!. Izan ere, Eneritz Urrutiaren esaldi hori jaietako materialen euskarri ezberdinetan –zapi, pegatina...– erabiliko da, baita kartelean ere.

750 euroko saria

Irabazlearendako saria 750 eurokoa izango da eta Udalak egoki ikusten badu erakusketa bat egin dezake kartel guztiekin.

Sanjuanak Kartel Lehiaketa by Goiena Komunikazio Taldea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak