Ostantz eta Dribling-ek jokatuko dute Zaldibarko txapelketako finala

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko mai. 26a, 20:55

Datorren zapatuan jokatuko duten Zaldibarko txapelketako finalistak Ostantz eta Dribling izango dira. Gaur goizean jokatu dituzte finalerdiak.

Lehenengo finalerdia Ostantz eta Iriztuk jokatu dute. Markagailuari dagokionez nahiko parekatua izan da lehia; hala ere, Ostantz gehiago izan da: 4-3 irabazi dio Irizturi.


Bigarren finalerdian Dribling 5-1 nagusitu da Lasagabasterren aurka. Hasieratik jarri dira Dribling-eko mutilak markagailuan aurretik eta ez dute arazorik izan Lasagabaster mendean hartzeko. Atzoko emaitzak kontuan hartuta Ostantz eta Dribling-ek finala jokatuko dute, eta Iriztu eta Lasagabaster hirugarren eta laugarren postuak eskuratzeko lehiatuko dira.


Datorren zapatuan izango dira partiduak. Behin txapeldunak zeintzuk diren erabakitakoan sariak banatuko dituzte: lehenengo lau sailkatuei, bost jokalari onenei, atezain onenari, golegile onenari eta finaleko jokalari onenari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak