Arrasate Musikalek herritarrekin ospatu du 40. urteurreneko jaia

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko mai. 27a, 20:03

Herritarrekin ospatu nahi izan zuen zapatuan Arrasate Musikalek 40. urteurrena, eta halaxe egin zuen. Ekintza ugari antolatu dituzte urtemuga horren bueltan, baina zapatukoa berezia izan zen; jai giroan ospatu nahi izan zuten, eta euren alaitasuna herritarrekin partekatu.

Goizean hasi zituzten ekitaldiak txistulari eta perkusionistek egindako kalejirarekin eta ordubete beranduago, eskolako zenbait taldek ekitaldia egin zuten Herriko Plazan: orkestra, banda, ballet taldea, hizkuntza musikaleko ikasleak... Emanaldi horrekin, eskolan lantzen dituzten musika mota ezberdinak, irakasten dituzten instrumetuak eta adin askotariko ikasleak daudela erakutsi nahi izan zieten herritarrei.

Omenaldia ere egon zen

Plazako eguerdiko emanaldian, Juan Artzamendi zena izan zuten gogoan. Arrasate Musikaleko sortzaileetako bat izan zen; eta eskolako lehen zuzendaria, 1992ra arte, erretiroa hartu zuen arten. Bada, egin zuen lan guztia eskertuz, Ines Zeziaga haren alargunari oroigarria eman zioten.

Horren ondoren, bazkaria ere egin zuten. Musika Eskolako 233 guraso, ikasle, irakasle eta bazkide elkartu ziren. Biteri plazan bazkaltzekoak ziren arren, Gazteluondoko pilotalekura joan ziren eguraldiagatik eta primeran pasatu zuten bai bazkarian, baita ondoren egindako jolasekin ere.

Arratsaldean, dantzaldia

Urte batzuk atzera egin eta lehenagoko dantzaldietara itzuli ziren arrasatearrak arratsaldean Arrasate Musikaleko bandak Herriko Plazan egindako kontzertuarekin. Lotuta dantza egiteko erritmo oso ezagunak jo zituzten, eta plazan batutako herritarrek gustura hartu zuten emanaldia. Hasierako lotsak alde batera lagata asko animatu ziren dantza egitera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak