Hitzarmenaren ondorio praktikoa izango da bi aldeen arteko ikerkuntza-programa koordinatuak abian jartzea, materialen eta horien eraldaketa-prozesuen arloan. Hala, enpresaren fabrikazio prozesuak eraginkorragoak izango dira, eskola politeknikoan egingo diren industria aurreko saioei esker. Helburu nagusia produkzio baliabideak optimizatzea eta horietan ezarritako aldaketen arriskuak gutxitzea izango da.
Aeronautikaren sektorea munduko BPG baino gehiago dabil hazten. Aurreikuspenen arabera aeronautikako azpiegituren eta materialen eskaria handia izango da datozen urteetan.
Instituzio mailan ikerketa eta garapenera bideratutako dirua asko murriztu den arren, Zamudioko enpresan inbertsioek gora egin dutela azaldu du Urizarrek. Eta, munduko beste herrialde batzuetan ere gero eta gehiago inbertitzen dela dio.