Hasi da Arrasateko arte azoka, Seber Altuben

Jagoba Domingo 2013ko maiatzaren 25a

Duela ordu bete hasi da arte azoka. Arrasateko Margo taldeak antolaturiko hirugarren aldi honetan hamalau artista batu dira Seber Altube plazan egindako lanak erakusten.

Arte azokarekin Arrasateko margolarien helburua da beraien lanak herritarrei erakustea: "Tailagileek edo zeramikagileek, esaterako, Santamasetan izaten dute beraien lana erakusketa aukera, baina margolariok ez geneukan horrelako plazarik. Hortik dator, hain justu, arte azoka antolatzeko ideia", azaldu du Arantzabalek.
Azoka 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik; bazkaltzeko eten txiki bat egingo dute 14:00etatik 17:00etara bitartean.

Margolariak bertan

Azokan parte hartuko duten margolariak Seber Altuben bertan izango dira egun guztian zehar. Modu horretan bisitariek zuzenean artistekin hitz egin eta edozein galdera egiteko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak