Arrasateko gimnastak Aretxabaletan eta Durangon

Xabier Urtzelai 2013ko maiatzaren 24a

Oraingo asteburuan Arrasate Dragoiko gimnastek bi hitzordu izango dituzte, Aretxabaletan eta Durangon. Batetik, Ibarrako kiroldegian egingo dute bihar (16:25ean hasita) Udaberri Torneoko bigarren fasea. Hala, alebin eta infantil mailetan Arrasatek ordezkaritza zabala izango du, gimnasta mordoa eramango ditu-eta klubak hara. Domekan, ostera, Aerobikeko Euskadiko Joko Eskolarren txapelketa egingo dute Durangon (Landako kiroldegian, 10:00etan), eta han ere alebin eta infantil mailetakoek jardungo dute, bakarka, bikoteka, eta baita hiruko taldeak osatuta ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak