Zaldibarko finalerdiak gaur, 11:00etan hasita, Arrasaten

Xabier Urtzelai 2013ko maiatzaren 26a

Iriztu, Ostantz, Lasagabaster eta Dribling, horiek dira gaur, domeka, Zaldibarko finalera iristeko lehiatuko diren taldeak. 11:00etan Iriztuk eta Ostantzek neurtuko dituzte indarrak eta 12:00etan Lasagabaster eta Dribling izango dira zein baino zein gehiago.

Final-laurdenetako partidu irekiena Driblingen eta AT Betrayerren artekoa izan zen (8-3), eta, kontrara, elkarren arteko errespetu handiz jokatu zuten Iriztuk eta Sonografosek (2-1). Bi talde horiek nahikoa lan izan zuten kontrarioaren atea zulatzen, eta, Iriztu sailkatzea ezustea ez bada ere, Sonografos kaleratzea bada albiste. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak