Arrasateko margolariak kalera irtengo dira bihar

Arritxu Barruso 2013ko mai. 24a, 14:49

Arrasateko Margo Taldeko kideak dagoeneko zerura begira ipinita daude. Haien hitzetan eguraldiak zeresan handia izan du orain arte antolatutako arte azokatan. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da. Beraz, esan daiteke Arrasaten finkatzen hasia den ekimena dela.

Arte azokarekin Arrasateko margolarien helburua da beraien lanak herritarrei erakustea: "Tailagileek edo zeramikagileek, esaterako, Santamasetan izaten dute beraien lana erakusketa aukera, baina margolariok ez geneukan horrelako plazarik. Hortik dator, hain justu, arte azoka antolatzeko ideia", azaldu du Arantzabalek.
Azoka 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik; bazkaltzeko eten txiki bat egingo dute 14:00etatik 17:00etara bitartean.

Margolariak bertan
Azokan parte hartuko duten margolariak Seber Altuben bertan izango dira egun guztian zehar. Modu horretan bisitariek zuzenean artistekin hitz egin eta edozein galdera egiteko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak