Amaia Albes arrasatearraren XIX. mendeko jantzia Donostian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko mai. 24a, 13:27

Amaia Albes diseinatzaile arrasatearrak 'Cook and Fashion Historico' desfilean hartu zuen parte atzo, eguena, Basque Culinary Centre-n. XIX. mendeko soineko bat prestatu zuen egun berezirako. 1813ko abuztuaren 31n Donostia erre zutela gogoratzeko ekitaldia izan zen eta orduko jantziak erakutsi zituzten 14 diseinatzailek. Horien artean, Amaia Albes arrasatearra: "Nobleziaren jantzi bat egitea erabaki nuen, kortsea asko gustatzen zaidalako. Merinake izena duen gona egin nuen, beheko zatiari bolumena irabazteko metalezko egitura duena; gustura geratu nintzen emaitzarekin. Egun ederra izan zen", adierazi digu. Lanik ez zaio falta eta pozik dago horregatik; besteak beste, hilaren 29an Gure Moda Gaur 2013 izeneko desfilean erakutsiko ditu bere diseinuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak