65 profesional dabiltza San Juan de Dioseko ikastaro baten parte hartzen

Leire Kortabarria 2013ko maiatzaren 24a

Mugako (borderline) pertsonalitate trastornoaren gaineko bi eguneko ikastaroa ematen dabiltza San Juan de Dios ospitale psikiatrikoan. Gaur da bigarren eguna. Gipuzkoako eta Nafarroako buruko osasuneko 65 profesional dabiltza parte hartzen. Hizlari nagusia Buenos Airesko Jose T Borda ospitaleko Humberto Persano doktorea da.

Gaur, egubakoitza, mugako pertsonalitate trastornoa dutenek suizidiorako edo bere burua zauritzeko daukaten arriskuaz hitz egingo dute, eta diziplina-arteko ekipoendako gomendioak emango ditu Persanok. Arratsaldean, hainbat kasu kliniko aztertuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak