Herriko industria-tradizioaren omenezko makinak jarriko dituzte bi biribilgunetan, ekainean zehar

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko mai. 24a, 12:00

Asteon onartu du Tokiko Gobernu batzarrak Eroski pareko eta Markuleteko biribilguneetan Arrasateko industria tradizioaren omenezko makinak jartzea. Makina bana jarriko dute; tornu bat Eroskikoan eta prentsa bat Markuletekoan. Udalak onartu berri duenez, Frixi eraikuntzak enpresa arduratuko da lanotaz eta Usabiaga Elevacion enpresak tornua Eroskiko biribilgunera eraman eta ezartzeko ardura hartuko du. Obra osoaren aurrekontua izango da 3.600 euro pasatxokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak