MBA Executivearen titulua jaso zuten 21 ikaslek

Leire Kortabarria 2013ko mai. 23a, 14:19

Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak MBA Executivearen III. ekitaldi amaiera egin zuten atzo, eguaztena, Gipuzkoako Bazkundean. Masterra 2010ean jarri zuten martxan aipatutako  bi entitate hauek. Pedro Esnaola, Gipuzkoako Bazkundeko Presidentea eta Josu Zabala, Mondragon Unibertsitateko Errektorea  arduratu ziren Tituluak banatzeaz. Kurtsoa gainditu duten 21 ikaslek jaso zuten titulua.

Masterra lortu duten ikasleak 30 eta 48 urte bitartekoak dira. Industria mailako enpresetan eta zerbitzu enpresetan aritzen dira  batik bat, eta  ardura handiko postutan burutzen dute euren lana. Guztiek esperientzi profesinal zabala dute eta prestakuntza akademiko diferentea jaso dute  Industria mailako Ingenieritzan, Enpresen administrazioan, Zuzenbidean, Psikologian edoeta Informatikan.      

Laugarren aldia, martxan

Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak elkarrekin antolatzen duten hirugarren master honen balorazioa baikorra izan da. Elkarrekin lan egiten jarraitzea da bi entitate hauen helburua, enpresetako profesionalen heziketaren bitartez Gipuzkoako enpresak indartzeko. Laugarren edizioa martxan da une honetan. Eta edizio hau ere ararrakastatsua izaten ari da.

Horrez gain, Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak elkarrekin lan egiteko akordioa berritu dute eta urritik aurrera MBA Executivearen bosgarren edizioa jarriko dute martxan, enpresetako zuzendarien eta profesionalen artean oso ezaguna den graduondoa. Hilaren 29an, V. edizioaren inguruko informazio saio bat antolatuko da, eta datorren ikasturterako izena emateko epea irekiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak