The Capaces kataluniarrak gaztetxeko oholtza gainean

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko mai. 23a, 11:57

Europatik biran dabilen Bartzelonako The Capaces taldeak geldialdia egingo du gaur Arrasateko Gaztetxean, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan, 22:00etan hasita.

"Europako punk-hardcore-rock eszenako talde beteranoa da eta talde askok nahiko lukete Martillo moduko frontwoman bortitza izatea". Hala adierazi du Iker Barandiaran Koolturreko kideak.

Europatik biran

The Capaces taldeak 1998ean kaleratu zuen aurreneko diskoa eta lau dira gaur egunera bitartean argitaratutakoak: Born to punk (2003), Amplifired (2005),  The Restless Breed (2007) eta  Whatever it is,I'm against it! (2010).

Europan zein AEBn biran ibiliak dira The Capaceseko musikariak. "Europatik barrena egiten ari diren azken bira honetan, Arrasaten geldiunea egingo dute Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak