Epaimahaiak atzo ebatsi zuen AEDk, EHEk, Erdu-AEK-k eta Udalak antolatutako San Juan jaietako esaldi laburren lehiaketa. Denera, 126 esaldi aurkeztu dira eta irabazlea Eneritz Urrutia Tena izan da, honako esaldiarekin: 'Jaixetan egiSu!'- Lehiaketaren helburua izan da San Juan jaiak euskaraz bizitzera animatzea eta horrez gain, Urrutiaren esaldia Udalak San Juanak girotzeko aterako dituen euskarri guztietan erabiliko da: pegatina, kartela, esku-orria... 100 euroko saria jasoko du irabazleak. Zorionak Eneritz!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.