Hiru upategi eta oliotegi bat Kajoi tabernaren ardo astean

Imanol Gallego 2013ko mai. 21a, 22:19

Kajoi tabernan ardo astea dabiltza egiten egunotan. Lau egunetan zehar hiru upategi ezberdin gonbidatu dituzte eta azken egunean, berritasun gisa, ardoa beharrean olioa dastatuko dute.

Atzo astelehena Palacio de Remondo upategiaren ardoen txanda izan zen eta bertan batu ziren hogei pertsonek upategiko zenbait ardo dastatu zituzten. Gaur aldiz, Dominio de Berzal upategiko ardo gozoen txanda izan da, guztira, bertan batutako 25 pertsonek lau ardo dastatzeko aukera izan dute. Bukatzeko gainera, zenbait pintxo eskaini dituzte. Bihar Cillar de Silos upategiaren txanda izango da. 

Kajoi tabernatik argitu duten moduan "ekimen ireki bat da eta izena ematea ez da beharrezkoa".

Nafarroako olio bat

Astea berritasun batekin amaituko dute. Eguenean, ardoa beharrean Artajo oliotegiko olio dastatzea egingo dute. Ardoarekin egiten duten moduan, hemen ere, mokadutxo batzuk eskainiko ditu Kajoi tabernak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak