Biharko Beste Bat! Eguna egokitu egin behar izan dute eguraldiagatik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko maiatzaren 24a

Aste bukaerarako iragarrita dagoen eguraldi txarra dela-eta, St Pauli taldearen aldeko Beste Bat! lagunarteak antolatzen duen ospakizun eguna egokitu egin behar izan dute. Biteri plazan aurreikusita zeuden ekitaldiak bertan behera geratu dira edo beste leku batera eramango dituzte: umeendako gunea eta herri bazkaria ez dira egingo. Era berean, Iñigo Albandoz magoaren saioa (16:00) eta Lekeitioko McOnak taldearen kontzertua (17:00) Iluntz tabernara pasako dute eta Soraluzeko ZZ Blues Band taldeak, berriz, DAT tabernan joko du. Antolatzaileek bi taberna horien laguntza eskertu gura izan dute. Gainerako ekintzak bere horretan mantenduko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak