Gartziak honakoa gaineratu du, besteak beste: "ETA ez zen historiaren ezbehar bat izan eta gertatu izanak ez du esan nahi saihestezina zenik. Gertatu zena gertatu zen talde terrorista batek erailtzeko, mehatxatzeko, hertsatzeko eta gizon zein emakume batzuen irudia desitxuratzeko erabakia hartu zuelako. Gizon eta emakume horien errua izan da sozialistak, kazetariak, epaileak eta politikariak izatea".
Zauriak, "zabalik oraindik"
Era berean, zauriak itxi gabe jarraitzen dutela dio sozialista arrasatearrak: "Zauriak oraindik zabalik daude familien, lagunen eta alderdikideen artean eta hala egon beharko lirateke euskal gizartean, osotasunean. Zauri horien tratamendu bakarra da memoria eta egia, eta gero justizia, iraganaren eta etorkizunaren arteko zubia eraikitzeko".
Memoria ulertzeko modu ezberdinak
Memoriaren gainean honakoa adierazi du Gartziak: "Gurea sufrimenduaren memoria da; ETArena, isiltasunean oinarritutako koldarkeriarena. ETAko presoak pistola edo bonbak erabili zituzten hiltzaileak dira, gizon eta emakume arbuiagarriak".