Helburua hiru kontzeptu horien inguruko hausnarketa bat egitea izango da. "Gaur egungo egoeraraino ekarri gaituen bidearen azterketa batekin hasi eta dagoeneko “ukaezina” den aldaketa baten inguruko alternatiba posibleetaz arituko gara", esan dute antolatzaileek.
Arcadi Oliveres (Bartzelona, 1945) ekonomialaria da. 1968. urtean Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean. 1993an doktoregoa lortu zuen defentsa ekonomiaren zikloari buruzko tesia aurkeztuta, eta irakasle titular gisa lortu zuen lanpostua Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Ekonomia Aplikatuko departamentuan.
Aditua da ipar-hego erlazioetan, nazioarteko merkataritzan, kanpo zorrean eta defentsa ekonomian. Gainera, eskola ugari ematen du lankidetzari eta garapenari buruzko gaien inguruan maisutza eta gradu ondoko mailetan. Hainbat mugimendu sozial eta kristaurekin aritu ohi da lankidetzan, baita askotariko argitalpen solidarioetan ere, eta mahai inguru nahiz hitzaldi ugaritan parte hartzen du ipar-hego erlazioei eta armagabetzeari buruz jarduteko. Desazkundea defendatzen du.
Canigó eta Serra d´Or aldizkarietan kolaboratu ohi du; baita Diari de la Pau-n ere. Gainera, 60tik gora liburu (monografiak) eta argitalpenetan parte hartu du.
Borondatearen truke
Jardunaldiaren gastuei bertaratutakoen borondatearekin egingo zaie aurre: "Aprobetxa dezagun krisi garai hau gure diruarekin mota hauetako aktibitateak aurrera ateratzeko, non gizatiarragoak egiten gaituzten eta non gure baloreak replantearazten diguten. Arrazoi honegatik gonbidatzen zaituztegu borondatezko parte hartze ekonomiko bat egitera, guztion artean hitzaldiko gastuei aurre egiteko”, esan dute antolatzaileek.