Pello Urizar berriz ere hautatu dute EAko Idazkari Nagusi

Jon Berezibar 2013ko maiatzaren 20a

Barañainen (Nafarroa) atzo amaitu zen X. Biltzar Nagusian berriz hautatu dute Pello Urizar (Arrasate, 1968) Idazkari Nagusi. Independentziaren bidean aurrera egiteko deia egin zuen atzo Urizarrek izendatu osteko hitzaldian; "aurrena prozesua herritarrekin adostu" behar dela esanez, "eta estatuekin ondoren". Eskozia ipini zuen Urizarrek adibide moduan. 2009tik betetzen du kargua Urizarrek eta harekin baten exekutiba oso ere hautatu zuten alderdikideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak