Abian da Al-Andalus elkartearen 24. Kultura Astea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko mai. 20a, 12:47

Arrasaten bizi diren andaluziarrek urtero antolatzen duten Kultura Asteak aurten ere ez du hutsik egin. Atzean utzi berri dugun aste bukaeran hasi ziren ekintzekin eta hilaren 26ra arte ez da aspertzeko astirik izango.

Gaur bertan Al-Andaluseko abesbatzaren saioa (19:30) eta argazki erakusketa baten irekiera izango dute (20:00). Bihar Andaluziako gozoak eta ardoak dastatuko dituzte, 19:00etan. Etzi pintxo-pote berezia egingo dute, Andaluziako jakiekin.

Ekintzez jositako asteburua

Egubakoitzean umeendako jokoak (18:30) egongo dira eta gero Blas Infanteren gaineko pelikula ikusteko aukera egongo da (20:00). Zapatukoa izango da egun handia: sevillanak eta parrillada (12:30), Al-Andaluseko koroaren saioa (13:30), gala-afaria (21:30) eta, eguna borobiltzeko, Roc-tulador umoristaren bakarrizketa eta dantzarako tartea. Domekan, amaitzeko, Alegria de la Sierra koroaren emanaldia egongo da, 13:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak