70-75 galdu du MUk denboraldiko azken partidua

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko mai. 19a, 00:15

Partidua amaitzeko minutu baten faltan 69-69 jasotzen zuen markagailuak.

Josu Larreategiren taldeak garaipen batekin amaitu gura zuen denboraldia eta gogor ahalegindu da Iturripen, baina Mikeldi taldea Arrasatekoak baino gehiago izan da gaur.

Etxekoek ondo hasi dute norgehiagoka, baina bizkaitarrek neurria hartzen jakin dute, eta markagailuan aurretik izan dira ia norgehiagoka guztian. Arrasatekoek gorabehera handiak izan dituzte: birritan bederatzi puntuko aldea zabaldu da bi taldeen artean —18-29 eta 48-57 ikusi dugu markagailuan—, baina etxekoek bietan lortu dute berdinketa egoerara bueltatzea —33-33 eta 69-69—. Hala, egindako ahalegin aitortu behar zaie etxekoei. Lorpen horretan nabarmentzekoak izan dira Barberoren eta Balantzategiren saskiratzeak.

Norgehiagoka amaitzeko minutua falta zela berdinketa zen markagailuan; 69-69. Hogei segunduren faltan, berriz, 70-71. Partidu amaierako uneak nahasiak izan dira, eta oso teknikoak. Harmailetan ez da Arrasateko jarraitzaileen animurik falta, ezta haserre bat edo beste ere epaileen erabakien harira. Azkenean, ordea, bizkaitarrek egin dituzte saskiratze gehiago. Honenbestez, amaitu da txapelketa Larreategiren mutilendako!

Markagailua bost minuturo: 11-06, 14-14, 19-24, 28-30, eta bigarren zatian 33-35, 47-50, 56-61, eta 70-75.

Arrasateko jokalarien saskiratzeak:

  • Barbero: 22 puntu
  • Balantzategi: 17 puntu
  • Arejolabeiba: 10 puntu
  • M. Atxa: 9 puntu
  • A. Atxa: 7 puntu
  • Lorenzo: 2 puntu
  • Isasa: 2 puntu
  • Lopez de Armentia: 1 puntu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak