Atzo zabaldu zuten Kulturateko klaustroan Emarock argazki erakusketa. Gaur, egubakoitza, inaugurazioa izan dute. Emarock, iragana, oraina eta geroa dokumentala aurkeztu dute Kulturateko areto nagusian. Gainera, kontzertu akustikoak entzuteko aukera ere egon da.
Kontzertu akustikoa
Kokein taldeko Zaloa eta Ikerrek 200 gezur, Iraultza oilategian eta Zain egon gabe abestiak eskaini dituzte; eta, Ines Osinaga arrasatearrak Kamarada eta Surik bai Goseren abestiak jo ditu, ohiko den moduan, trikitiarekin. Herritarren txaloak jaso ditu Osinagak.
Emakumearen irudia, jarrera, amatasuna... berbagai
Emarock dokumentalean eszenatokian zergatik dauden hain emakume gutxi, emakume musikarien irudia, amatasuna eta jarrera hausnartu dute, besteak beste. Amaieran luncha egon da hara joan diren denendako.