Lur-jausia AP1 autobideko euste-horma batean, Arrasaten

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko maiatzaren 18a

Euriaren ondorioz lur-jausia gertatu da AP1 autobideko euste-horma batean, Musakola auzoko Osiñalde baserriaren ondoan, hain justu. 13:40 inguruan izan da lur-jausia, eta trafikoan ez du eraginik izan. Segurtasun saileko trafiko.net atarian azaldu dute eragin txikia izan duela lur-jausiak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, bestalde, bertan behera utzi berri du abisu horia; metro koadroko 60 litro ur pilatu zitezkeela-eta jarri zuen abisua indarrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak