Europako Legebiltzarrean debatitzen diren hainbat gai –politika, sozio-ekonomia, ekologia…– hartuta, haien gaineko eztabaidak sortu, euren iritzia agertu… behar izan zuten, dena ingelesez.
Europako hainbat forotan eta Espainiako beste kanporaketa batzuetan parte hartu ahal izango dute. Arizmendik "oso emaitza pozgarria" dela esan du.
Hirurak Batxilergoko 1. mailako ikasleak dira, eta lehenengo sailkatu ziren Euskadiko kanporaketan; hura ere Bilbon izan zen. "Aukera handiak zabaltzen zaizkie", esan dute Arizmendiko arduradunek.