"Historia beti irabazleek bakarrik kontatu dute"

Imanol Gallego 2013ko mai. 17a, 13:30

Zuztarrak Errotuz taldeak, Nabarraldek eta Arrasateko Udalak elkarlanean antolatuta, apirilean eta maiatzean hainbat hitzaldi egin dituzte. Ekimenaren hirugarren edizioa izan arren, aurten lehen aldiz ziklo itxura eman diote, eta, Udaberriko hitzaldi zikloa izenburupean, azken aste hauetan Euskal Herriko, Leintz bailarako eta Arrasateko historia eta kulturan sakondu dute.

Aurten lau hitzaldi antolatu dituzte eta udaletxeko osoko bilkuren aretoan eta kulturateko areto nagusian jende ugari batu da: "Hitzaldiek oso harrera ona izan dute eta jende ugari etorri da hauek entzutera", zioen Xabier Zubizarretak, Zuztarrak Errotuz taldeko kideak.

Historiak jendetzarik erakartzen ez duela jakin arren, joera horri buelta ematen jakin dute: "Jendeak ulertu du gure historia guk kontatzeak zelako garrantzia duen".

Historia, irabazle kontua

Zubizarretak argi dauka: "Historia irabazleek bakarrik kontatu dute". Euskal Herriaren kasuan, baina, ñabardura bat gehitu nahi izan du: "Guk izan ezik, beste guztiek kontatu dute gure historia". Hori apurtzeko asmoarekin sortu zuten zikloa. Hala ere, dogmetatik urrun, izaera askotariko historialariak gonbidatu dituzte: "Ikuspuntu ezberdinetako ikertzaileak ekartzen saiatu gara".

Hitzaldi guztien bukaeran, gainera, solasaldi eta galderendako tokia utzi dute, bakoitzak jaso duenaren inguruan hitz egin ahal izateko. Oraindik goiz da hurrengo urteko zikloari buruz hitz egiteko, baina, Zubizarretak aurreratu duenez, "gai bakarrean" zentratuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak