Herrian egingo den krosak 11:30ean plazatik irten eta herriko kaleetan zehar lau kilometro luze izango ditu. Izen-ematea bertan egin beharko da, 10:30etik 11:15era.
Ekitaldi horiekin zera aldarrikatu gura du Herrira mugimenduak: "Gaixotasun larriak dituzten presoak etxeratzea; 197/2006 doktrina desaktibatzea eta dispertsioa eta isolamendua amaitzea".
Biharko ekitaldiko egitarauan hala igarri bazuten ere, azkenean ez da herri bazkaririk egingo. Antolatzaileek esan dutenez, zenbait "arazo teknikogatik", azkenean, plazan egin nahi zuten bazkaria bertan behera utzi behar izan dute.
Aurten ere, plazak beteaz eta kartzelak husteko asmoz, herriko erakunde eta eragile ugarik ekimenari atxikimendua agertu diote.