Azoka Plazaren marka irudia aukeratu behar dute arrasatearrek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko mai. 17a, 14:00

Azoka plazaren marka irudia zein izan behar den erabakitzeko bi finalistak aukeratu ditu eragile ezberdinez osatutako epaimahaiak. Gaur hasi eta hilaren 31ra arte azokan edo BAZen bozkatu ahalko da. Bozkatzen dutenen artean azokako produktuekin trukatzeko bost euroko txartelak zozketatuko dituzte. Guztira 29 irudi jaso dira: zortzi Arrasatetik, 15 Euskal Herri osotik eta sei Estatutik. Bestalde, apirilaren 13ko Azoka Egunean aurkeztu zuen Bagarak Elkartruke ekimena: "Erantzun bikaina jaso zuen eta trukearen kultura sustatu eta sakontzen jarraitzeko gogotsu gaude". Hala, jakinarazi dute bihar Azoka plazan elkartuko direla, 10:00etatik 14:00etara. Truke zuzenerako aukera ere egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak