Banatu dituzte Arrasateko Literatura Lehiaketetako sariak

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko mai. 16a, 21:37

Sari banaketa jendetsua izan da eta ekitaldiko gonbidatua Uxue Alberdi idazle eta bertsolaria izan da. Alberdik azaldu du berak ere gogoan duela horrelako lehiaketetan parte hartu eta gaur parte-hartzaileak zeuden tokian egotea eta literaturarekin "amesten jarraitzeko" aholkua eman die bertaratu direnei. Amaitzeko, Bertso-paperetan irabazleetariko bat izan den Ixak Sarasuak lehiaketara aurkeztutako bertsoa kantatu du jendaurrean. Saridun guztiak albiste barruan dituzue ikusgai.

Kulturaten egindako ekitaldian ezagutarazi dituzte AEDk antolatutako sariketako irabazleen izenak. 26. edizioko sari-banatzea Kulturateko areto nagusian izan da; adin-tarte bakoitzeko irabazleek euren sariak hartu dituzte: ipuinean, poesian eta bertso-paperean. Aurten,  epaimahaiak 198 lan jaso ditu.

Sarituak

Ipuina

LH 5-6

1. Malen Arana

2. Koldo Zubia

DBH 1-2

1. Ane Arrieta

2. Judith Zubia

DBH 3-4

1. Irune Loza

2. Ander Arregi

Batxilergoa eta helduak

1. Iñaki Goitia

2. Ainhoa Barberan

Poesia

LH5-6

1. Ainhoa Barberan

2. Alaitz Barrutia

DBH 3-4

1. Leire Etxezarreta

2. Ane Zuazubiskar

Batxilergoa eta helduak

1. Ana Muñoz

2. Elene Etxaniz

Bertso-paperak

LH5-6

1. Jokin Godoi

2. Josu Fradejas

DBH 1-2

1. Ixak Sarasua

2. Jone Perez

DBH 3-4

1. Ane Zuazubiskar

Balorazio positiboa

Antolatzaileek sariketaren balorazio positiboa egin dute. Aurten, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, Arrasatetik kanpoko lanak ere onartu dituzte; Bergarako, Oñatiko eta Eskoriatzako jendea aurkeztu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak