Musakolako motorzaleen jaietako irteeratxoa, "oso polita"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko maiatzaren 15a

Urtero moduan, Musakola auzoko motorzaleek irteeratxoa egin dute aurten ere auzoko jaien aitzakian. Aurten 35 lagun elkartu dira eta ibilbidea "oso polita" izan dela esan digute; kostaldean zehar ibili ziren: Arrasate, Muniketa, Gernika, Laga eta Laida, Lekeitio eta Ondarroa zeharkatu zituzten, besteak beste. Gero Musakolako jaiez gozatzeko aukera izan zuten. Zabaletan baserrian, Patxi eta Jon lagunen eskutik "lunch zoragarri batekin" borobildu zuten eguna.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak