Azukrearen ekoizpenetik kontsumitzailearen etxera heltzen denera arteko prozesuan dauden aldeak azaldu ditu Fernandezek: "Nahiko orokorra da azukrearen gainean dagoen ezjakintasuna. Ez dakigu, adibidez, kontsumitzen dugun azukrearen %90a erremolatxatik datorrela; askoz kimikoagoa eta finduagoa da. Ez da jasangarria ekologikoki, ekonomikoki zein sozialki, azukrea egun ekoizten den modua. Gainera, azukrearen laborantzan oso ohikoak dira esplotazio kasuak, esklabotzaraino heldu arte".