Arrasate Herri Eskolako eta Arizmendik Lehen Hezkuntzako ikasleek ikasturtean zehar bertsolaritzaren gainean ikasitako erakutsi diete gaur klasekideei, irakasleei eta gurasoei. Amaia antzokia lepo bete da gaztetxoek prestatu dituzten bertso sortak entzuteko eta txalo zaparradak etengabeak izan dira. Hezkuntza arautuan bertsolaritza lantzen duten ikasleek hartu dute parte 'Gu ere bertsotan' egitasmoari esker. Gipuzkoan guztira 10.000 haurrek hartuko dute jaialdietan parte, maiatzean hasi eta ekainera bitarte. 70 jaialdi egingo dira 52 herritan; gaur Arrasatekoaren txanda izan da. Gipuzkoan 131 ikastetxe dira ekimenarekin bat egin dutenak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.