Lankidetza hitzarmena sinatu dute Arrasateko Udalak eta Ibai-Artek

Jagoba Domingo 2013ko mai. 13a, 18:52

Arrasateko komertzioa bizirik mantentzeko hitzarmena sinatu dute gaurkoan bosgarren urtez jarraian Arrasateko Udalak eta Ibai-Arte merkatarien elkarteak. Aurten ere, 31.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du merkatari elkarteak.

Bosgarren urtez jarraian sinatu dute Ibai-Arte merkatarien elkartearen eta Arrasateko Udalaren arteko hitzarmena gaur goizean udaletxean. 2013. urterako hiri merkataritza suspertzeko akordioa sinatu dute Inazio Azkarragaurizar, Arrasateko alkateak eta Gabino Yarzak, Ibai-Arteko presidenteak. Biekin, Jesus Mari Elkoro, Ibai-Arteko zuzendaritzako kidea, eta Joxerra Askasibar, Enplegu eta garapen ekonomikorako zinegotzia egon dira.

Udaletxetik beste behin, herri merkataritzaren garrantzia azpimarratu dute. Akordioaren oinarria laguntza ekonomiko, tekniko zein logistikoa ematea da, horrela Ibai-Artek biltzen dituen komertzioen ekintzak babesteko. Aurtengo laguntza ekonomikoa 31.000 eurokoa izango da, aurreko urteko diru kopuru berdina.

Ibai-Arteko ordezkariak pozik agertu dira hitzarmenagatik, horrela ekintza urtero bezala ekintza hauek egiten jarraituko dutelako eta Udala erakusten dien konfiantzagatik. Besteak beste, 2013. urteko ekintza planeko eduki nagusiak, beherapenen azokak, hau da, Merkemerkaua; Merkataritza berdearen astea; Ibai arte txartela, eskaintzak eta fidelizazioa lortzeko edota dendari.com webgune berria, komertzioen erakusleiho digitala izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak