Abian da 'X kirolen lehiaketa', Arrasateko gazte txokoen eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko mai. 13a, 18:21

Aurten ere Arrasateko gazte txokoek 'X kirolen bideo lehiaketa' antolatu dute, Arraska skate taldearen laguntzaz. Zer diren x kirolak? Skate, mikropatin, BMX, roller... edo bestelako irristagailuekin egiten direnak. Minutu eta hiru minutu arteko bideoa grabatu beharko dute 12 eta 17 urteko gaztetxoek; gero youtubera igo eta lotura bidaliko behar dute 'gazteak@txatxilipurdi.com' helbide elektronikora. Lanak ekainaren 13a baino lehen entregatu beharko dira. Antolatzaileek aurreratu dute sari bikainak egongo direla. Oinarri guztien berri izateko, klikatu albiste barruan.

Lehiaketako oinarriak

Parte hartzaileak: 12-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da.

Parte-hartzea: Bideoak youtubera igo beharko dira. Hori egin ondoren, gazteak@txatxilipurdi.com helbidera  bideoaren lotura bidali beharko da ondorengo datuekin: lanaren  izenburua, egileen izen-abizenak, herria,  kontakturako helbide elektronikoa eta telefono
 zenbakia.

Arauak: Bideoek hizkuntza edukieraren bat izatekotan (musika, ahotsa, elementu grafikoak … ), horiek euskaraz behar dute izan.
 Aurkezten diren bideoak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira. Ez da onartuko aurrez beste lehiaketaren batean
 aurkeztutako lanik.

Lanak Gazte Txokoetako blog-ean sareratuko dira: http://goiena.net/blogak/gaztetxokoak. Hala ere, antolatzaileek bere gain hartzen dute bideo batzuk lehiaketatik kanpo uzteko
 eskubidea –giza eskubideen kontrakoak direla uste badu: 
bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa eta errespetu faltak ez dira onartuko–.

Parte hartzeak esan nahi du egileak aitortzen duela bidalitako
 lanaren eta haren edukiaren ardura duela.
Sarituek eta hautatutako bideoen egileek Gaztetxokoen esku uzten dituzte irudien komunikazio eta erreprodukzio eskubideak.
16 urtetik beherako parte hartzaileek guraso edo tutoreen
 baimena izan beharko dute lehiaketan parte hartu ahal izateko.

Epaimahaia: Gaztetxokoetako gazte eta Arraskako (Arrasateko Skate taldea) aditu talde batek osatuko du. Lanak ikusi eta puntuatuko ditu. Kalitate tekniko, originaltasun, talde-lan eta sormena kontuan hartuta.

Sariak:

1. saria: 150 euroko bonoa Nothing Without dendan gastatzeko.

2. saria: Nothing Without dendaren eskutik sorpresa.

Epeak:
Lanak ekainak 13a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Sari banaketa ekainaren 15ean izango da, skate festan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak