Interesa dutenek 915 55 89 99 telefonora deitu ala e-posta ochoapellidosvascos@temps.es helbidera idazteko eskatu dute ekoiztetxekoek. 18 eta 100 urte arteko gizon eta emakumeak behar dituzte.
Ekoiztetxetik eskatutako profilak:
- Profil guztietako 18 eta 100 urte bitarteko gizon eta emakumeak.
- Ikasle gazteak, manifestazio baten agertzeko.
- Arrantzale portu baterako adineko emakumeak.
- Arrantzale itxurako gizonezkoak.
- Ekialdeko eta afrika arrazetako pertsonak, autobus geltokirako.
- Frontoian dakiten gizonezkoak.
- Andaluziar itxurako jendea eta batzuek gitarra jotzen jakin dezatela.
- Sevillanak dantzatzen dakiten neskak.
- Itxura atletikoa izan ala gihartsuak diren mutilak, polizia-etxerako.