Gitarra-jole berriak, Kulturaten bihar

Ubane Madera 2013ko mai. 13a, 11:34

Asteburukoa eginda (bibolin kontzertua), Arrasate Musikalek aurrera segitzen du 40. urteurreneko zikloko emanaldiekin, bihar, martitzena du-eta hurrengo hitzordua: eskolako gitarra-joleen kontzertua, Kulturaten, 18:00etan. Asun Azurmendik gidatuko ditu musikari gazteak.

Eta gogora ekarri dituzte hurrengo hitzordurik gertukoenak: 

 

MAIATZAren 17an, 18:00etan eta Monterron jauregian saxofoi eta gaita ikasleen kontzertua egongo da. Ikasle guztien arduradunak Mario Fernandino eta Enrique Dolara dira.

MAIATZAREN 22an, 20:00etan, Arrasateko Parrokian biolin kontzertua egongo da Amaia Artzamendiren ardurapean.

MAIATZAREN 23an, 18:30ean, Kulturaten gitarra kontzertua egongo da Asun Azurmendiren ardurapean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak