Kartzelak husteko eskaera plazetara aterako dute zapatuan

Ubane Madera 2013ko mai. 13a, 11:17

Herrira mugimendua hasi da zapaturako motorrak berotzen. Izan ere, iaz moduan, aurten ere kartzelak husteko eskaera eramango du Euskal Herriko plaza guztietara. Eta horren bueltan Arrasaten ere egin dute hitzordua: 11:30ean kross herrikoia izangod a; 13:00etan plazan kale agerraldia eta ekitaldia, eta 14:00etan, bazkaria (tiketak salgai daude Bengoa tabernan). 

Herri krossari dagokionez, berriz, 11:30ean plazatik atera eta lau kilometroko ibilbidea izango dute korrikalariek, herri barrutik joango dena. Izenematea egunean bertan egin behar da, 10:30etik 11:15era, Herriko Plazan bertan.

Ekitaldi horiekin zera aldarrikatu gura du Herrirak: "Gaixotasun larriak dituzten presoak etxeratzea; 197/2006 doktrina desaktibatzea eta dispertsioa eta isolamenduarekin amaitzea". 

"Salbuespeneko neurriak"

Zapatuko ekitaldietan parte hartzeko gonbidapen zuzena egin gura izan du Herrirak: "Gehiengo herritarrak salbuespeneko neurri hauekin amaitzearen alde agertu da eta hori dela eta, agente, alderdi politiko, sindikatu, norbanako, eragile… ezberdinei dei egiten diegu, datorren maiatzaren 18an, Plazak bete ekimenera hurbildu eta aldarri hauek lau haizetara zabaltzea. Guztion artean lortuko baitugu!!!".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak