Zapatuan, bertako langileek, Arrasateko hipermerkatuak eskaintzen duen guztia erakusteko moda desfilea egin zuten. Betaurrekoak, arropa... Denetik erakutsi zuten, langile uniformea kendu eta modelo lanak egin zituzten langile eta familiakoek. Ikusle zein parte hartzaileek gustura geratu zirenez, negu partean bigarren desfile bat egingo dute.