Kadeteak, gazteak eta seniorrak gogotsu irten dira kantxara, baina ezin izan dituzte bisitariak menpean hartu. Partidu zailei egin behar izan diete aurre, eta hori horrela, azkenean galdu egin dute hiru kategoriek: 22-13, 22-7 eta 22-13, hurrenez hurren.
Orain astebete daukate Arrasate Pilota taldeko mutilek indarberritzeko; asteburu honetan bertan Oiartzun aldera bidaiatuko baitute errebantxa bila.