Kepa Arkauz eta Julen Mendizabal kartzelaratu dituzte

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko maiatzaren 12a

Frantzian atxilotutako sei euskal herritarrak espetxeratzeko agindua eman zuen zapatu arratsaldean Parisko Auzitegi Bereziak, "helburu terroristako gaizkile taldeko kide" izatea egotzita, 'Berria'-k aditzera eman dutenez.

Martitzen goizaldean atxilotu zituzten Kepa Arkauz eta Julen Mendizabal arrasatearrak beste lau kiderekin batera Frantziako Poliziak eta Guardia Zibilak elkarrekin eginiko operazioan.

Ordutik inkomunikatuta eduki zituzten atxilotuak eta egoera salatzeko manifestazioa egin zuten Arrasaten egubakoitzean, eta elkarretaratzea berriz, zapatu goizean, albistea jakin aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak