Urrezko Astakiloa banatuta, San Isidroek indartsu jarraitzen dute

Xabier Urtzelai 2013ko mai. 11a, 15:10

Eguerdian independentziarako deia egin ostean, Urrezko Astakiloa banatu dute Musakolako jaietako ohitura denez, eta aurtengoan, Juanjo Garmendiari egokitu zaio ohorea. Ezustean harrapatu du sariak Garmendia, eta hunkituta jaso du oroigarria.

Ohiturari eutsiz, Musakolako jaiak aprobetxatu dituzte bertako bizilagunek independentzia eskatzeko;Arrasatekiko, noski. Gaur eguerdian, umore onez, jai-giroan, astoaz lagunduta, eta txikiteoan hasi aurretik, Musakolako zubi berrira abiatu dira protesta ekitaldia egitera. Arrasateko armarriak apaintzen du zubi horretako heldulekuetako bat, eta bistan denez, horrek ez die graziarik egin auzoko bizilagunei. Zubira gerturatzeaz batera, baina Arrasako armarria beharrean, Musakolako astoaren irudia ikusi dugu. Apraizek esan du independentziaren alde lanean jarraituko dutela, orain arte moduan, eta orduan bai, jairako ordua iritsi da. Denok parrandara.

Juanjo Garmendiarentzat Urrezko Astakiloa

Urteroko ohiturari jarraituta, Urrezko Astakiloa banatu dute eta aurtengoan Juanjo Garmendiarentzako izan da berau jasotzeko ohorea. Urrezko Astakiloa jantzita eta eman dioten plaka eskuetan, pozik eta harro azaldu da Garmendia.

Une hunkigarriak izan dira, eta Goienari esan dionez, espero ez zuen zerbait. "Ederto mantendu dute nire lagunek-eta sekretua!". Jai batzordeko kideak bat etorri dira urte guztietan Musakolagatik eta jaiengatik egin duen lana azpimarratzean.

Bazkarian, 200 lagun inguru

Herri bazkaria ere egin dute ohiturari jarraituz, San Isidro eliza aldamenean. Urteroko ekimena bilakatuta, jendeak ez du hutsik egiten. Aurten ere 200 lagun inguru eseri dira mahaiaren bueltan, giro ezin hobean, jaiei jarraipena emateko indarberritzen.

Hemen gaur, zapatua, eta bihar, domeka, Musakolako jaietan aurkituko duzuena:

 

MAIATZAK 11, zapatua

(KOADRILEN EGUNA)
 

Arratsaldeko 17:00etan
Herri kalejira.

Arratsaldeko 17:00etan
Lili eta Lalo taldearen eskutik, ipuin kontaketa magikoa

Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara
Puzgarriak San Antolin ikastolan

Arratsaldeko 18:00etan
San Isidro Sokatira sari nagusia.
1.    Garaikurra eta bildotsa.
2.    Urdaiazpikoa eta xanpain sorta.
3.    Urdaiazpikoa.
4.    Xanpain sorta.

Arratsaldeko 19:00etan
Arrasate musikaleko haize-egur taldea, banda gazte eta orkestra gaztearen kontzertua eskainiko da Santa Teresa elizan.

Arratsaldeko 19:30ean
Buruhandiak gaiteroekin batera.

Gaueko 23:00etan
Euskadiko DJ hoberena: DJ Amaia San Antolin plazan.
Berbena  San Isidro eliza ondoan, KAIXO taldeak alaituta.

Gauerdian:
Hainbat moda-ikuskizun auzoko pertsonaia xelebreenekin. Egun osoan zehar kohete jaurtiketa.

MAIATZAK 12, IGANDEA
 (Pobre de mi)

Goizeko 10:00etan
Eguzki eta eguraldi ona.

Goizeko 11:30ean
Gimnasia erritmiko erakustaldia
Musakolako kiroldegian.

Eguerdiko 12:30ean
Txikiteoa, “Arrasate trikitixa eskolak” alaituta.

Goizeko 11:30etik 13:30ak arte
Puzgarriak San Antolin ikastolan.

Arratsaldeko 17:30ean
Zezentxoak San Antolin ikastolako patioan.

Arratsaldeko 18:30ean
Kalejira, “Arrasate trikitixa eskolak” alaituta.

Gaueko 22:30ean
Azken traka “Paseo maritimo”an, Suzko erruberak, sorpresa ikusgarria.  

Egubakoitzean, zapatuan eta domekan Musakolako Jubilatuen egoitzako lehen solairuan auzoko artisten eskulanen erakusketa egongo da ikusgai

MAIATZAK 15, ASTEAZKENA
SAN ISIDRO EGUNA

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak