Geometriatik sortutako artelan erakusketa

Imanol Gallego 2013ko maiatzaren 10a

Marra eta forma geometrikoak dira Javier de la Iglesia Barakaldoko artistaren obra piktorikoaren protagonistak.

Elementu edo irudi matematikoak errepikatu eta tartekatuz, espazio bisual ezberdinak eta efektu optikoak irudikatzen ditu artistak.

Irudimenaren erritmoan erakusketan, eskuaira, kartaboia eta konpasa dira oinarrizko tresnak. Hiru tresna hauekin egiten dituen figura sinpleen konbinaziotik sortzen ditu bere artelan konplexu eta ikusgarriak.

Bere lanak oso bereziak dira, sinpletasunetik sortzen diren arren, ikuslearen begirada eta perspektibarekin jolas egiten dute. Ikusle bakoitzak, gainera, bere lana ahuldu beharrean aberastu egiten du. De la Iglesiak, bere teknikari esker, zenbait kasutan efektu optikoak sortzea lortu du. Erakusketa domeka arte egongo da Harresi aretoan. Hortaz, bizitzarekin egin ohi den moduan, sinplea eta konplexua nahastu nahi dutenendako interesgarria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak