Hirugarren aldia da azken urteetan Koldo Zuazok Arrasaten hitzaldia ematen duena baina bete egin zen atzo Kultur Ateko areto nagusia ia. Euskaldiak eta bereziki Leintzeko euskara izan zituen hizpide eta euskarari buruzko mito asko hautsi zituen. Arreta eta interes handia piztu zuen berbaldiak. Leintzeko euskara mendebaldeko eta Arabako euskararen erakusgarri direla frogatu eta Gasteizek euskararen zabalkundean izandako eragina nabarmendu zuen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.