Tramankulua diseinatzeko parte-hartzaileek tamaina ertaineko oilo-arrautza bat, kartoi mehea, soka eta kola erabiltzeko aukera izan dute-. Arrautza jaurtiketa lehiaketaren ostean, ikasleek diseinatutako irrati-kontrol elektriko bidez funtzionatzen duten autoen lasterketa egingo da. Bi ekintza horiek helburu bikoitza dute: parte-hartzaileen ahalmen zientifiko eta teknikoak ebaluatzea eta, bestetik, lehiaketaren bidez ikasleen arteko motibazioa sustatzea.
Eguraldiak ez die lagundu baina hori ez da aitzakia izango gero parranda egiteko.