Arreta eta interesa piztu dute Koldo Zuazoren euskalkien garapenari buruzko teoriek

Jon Berezibar 2013ko maiatzaren 8a

Euskararen garapenari eta euskalkien sorrerari buruz ikertutakoak azaldu ditu Kulturaten Koldo Zuazok. Azken urteetan landu dituen teorien berri eman du hizkuntzalariak Arrasaten, Kulturateko areto nagusia ia beteta. Larramendirekin hasi eta Erdi Arora atzera eginda, mendebaldeko euskararen arabar jatorria eta euskalki modernoak uste baino historian gertuagokoak direla azaldu du. Astelehenean, Goiena Paperan elkarrizketa osoa izango duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak