Astelehenean bukatuko da Sanjuanetarako esaldi laburren lehiaketara aurkezteko epea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko maiatzaren 16a

Arrasateko Erdu-AEK-k, EHEk eta AED elkarteak Sanjuanetarako esaldi laburren lehiaketa antolatu dute, Udalarekin elkarlanean. Aukeratzen den esaldi horren bidez, antolatzaileen helburua da arrasatearrak San Juan jaiak euskaraz bizitzera animatzea eta jaiak girotzeko erabiliko diren euskarri guztietan –pegatina, kartela, esku-orria…– agertuko da. Esaldiak bidaltzeko epea astelehenean, maiatzak 20, bukatuko da. Lehiaketaren oinarriak albiste barruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak