Harrera Elkartearen Batzar Orokorra zapatuan, Kulturaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko maiatzaren 10a

Euskal preso ohi eta errefuxiatuei babesa emateko Harrera Elkarteak nazio batzarra egingo du zapatuan, hilak 11, Kulturateko areto nagusian. Lehen deialdia 09:30erako deitu dute eta bigarrena, berriz, 10:00etarako. Batzarrak bi ordu iraungo duela aurreikusten dute deitzaileek eta bileraren helburua honakoa izango da: elkarteak egin duen lehen urtearen balorazioa egitea eta aurrera begirako ildo nagusiak eztabaidatzea. Aurkezpena ere Arrasaten egin zuten eta horregatik lehen batzar orokorra ere gurean egitea erabaki dute. Hurrengo batzarrak beste herri batzuetan egingo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak