Irekita Arrasaten Lanbide Heziketa azoka, eguenera arte

Julen Iriondo 2013ko maiatzaren 8a

Goiaz, Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokak laugarren aldia du oraingoa. Bailarako zentroen eta Mankomunitateko Garapen Agentziaren eskutik, dagoen eskaintza ezagutzeko aukera izango da Kulturaten.

Berritasun batzuk baditu aurtengo azokak: batetik, ordutegia zabalagoa da, arratsaldeko zazpiak arte; eta, horrez gain, azoka bera beste modu baten antolatu dute. Klaustroaren bueltan jarri dituzte zazpi ikastetxeen mahaiak eta, lehenengo aldiz, mahaiaren ondoan erakutsiko dituzte zentroek euren ikasleek egindako proiektuak eta aparailuak. Beraz, bisita gidatuak hortik egingo dituzte. Klaustro erdian, Goiazen parte hartuko duten bestelako erakundeak daude.

Beste nobedade bat Lanartean izeneko tailerra izango da.

Azoka osatzeko,hitzaldiak izango dira, ikasleendako eta publiko orokorrarendako.
Azoka, batxilergoko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei eta langileei, langabeei eta gurasoei ere badago zuzenduta.

Izan ere, datuak eskuan hartuta, lanbide heziketako tituludunen behar handia dagoela diote Garapen Agentziako arduradunek; haien arabera, behar baino erdi mailako zikloetako tituludun gutxiago dago, lan merkatuak eskatzen duena kontuan hartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak